1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
71. (70.) SALMOA
Zahartu eta ahulduaren otoitza
1 Jauna, zuregan dut babesa:ez diezadala inoiz usteak huts egin!
2 Zuzena baitzara, libra nazazu, askatu,
makur belarria niregana eta salba nazazu.
3 Izan zakizkit harkaitz babesle;
agindua duzu noiznahi etorriko zarela ni salbatzera.
Bai, zu zara nire haitz eta gotorleku.
4 Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik,
bidegabeko eta gogorkeria-zaleen ukabiletik.
5 Jainko Jauna, zu zaitut itxaropen,
zu gaztetatik neure segurtasun.
6 Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,
zuk atera nauzu* 71,6 atera nauzu: Itzulpena ez da segurua, hebreerak dakarren hitza ezezaguna baita.amaren erraietatik.
Zuri etengabe nire gorespena!
7 Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat,
zu zintudan neure babesleku seguru.
8 Zure gorespenez eta ekintza ospetsuez
betea nuen ahoa egun osoan.
9 Ez ni baztertu zahartu naizen honetan,
ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean.
10 Etsaiak begira ditut,
niri zelatan daudenek elkar hartu dute.
11 Hau diote: «Jainkoak bertan behera utzia du:
segi atzetik, harrapatu, ez du inor izango libratzeko».
12 Jainkoa, ez gelditu niregandik urrun,
ene Jainko, zatoz laster laguntzera!
13 Gal bitez lotsagarri nire salatzaileak!
Irainak eta desohoreak estal bitza
nire zoritxarraren bila dabiltzanak!
14 Nik, berriz, itxaroten jarraituko dut,
gero eta areago zu goretsiko.
15 Nire ezpainek egun osoan emango dute
zure salbamen-asmo eta egintzen berri,
nik kontatu ahal baino gehiago diren arren.
16 Zure tenplu bikainean sartuko naiz, Jainko Jauna* 71,16 Zure tenplu… Jauna: Testu eztabaidagarria. Zenbaitek honela itzultzen du: Jainko Jaunaren egintza bikainak aldarrikatuko ditut.,
leiala zu bakarrik zarela iragarriko.
17 Ene Jainko, gaztetatik irakatsi didazu,
eta zure egintza miragarriak
iragartzen ari izan naiz gaur arte.
18 Orain, zahar eta ile-zuri naizenean,
ez nazazu bertan behera utz, ene Jainko,
zure indarra elkarteari iragar diezaiodan,
zure tenplura datorkeen edonori.
19 Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da,
gauza handiak egin baitituzu.
Nor zu adinakorik, oi Jainko?
20 Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu.
Baina berriro biziaraziko nauzu,
Herio Leize sakonetik altxatuko.
21 Lehen baino izen handiagoa emango didazu,
berriro kontsolatuko.
22 Orduan, harpa-soinuz goretsiko zaitut, ene Jainko,
leiala zarelako;
zitaraz kantatuko dizut, oi Israelgo Santu.
23 Bai, zuri kantatuko dizut,
poz-oihuz ospatuko zaitu nire ahoak,
zuk salbatu duzun nire izate osoak.
24 Nire mihiak zure salbamen-asmoa
iragarriko du egun osoan,
lotsaz eta irainez gelditu baitira
nire zoritxarraren bila zebiltzanak.