1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
67. (66.) SALMOA
Jainkoari bedeinkazio-eskaria
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Salmoa. Kanta.2 Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia,
3 ezagut dezan munduak zure nagusitza* 67,3 zure nagusitza: Edo zure bideak, hau da, Jaunaren jokabidea Israelen alde.,
jentil-herriek zure garaipena.
4 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!
5 Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu,
nazioak munduan zuk gidatzen.
6 Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!
7 Eman beza lurrak bere fruitua,
bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.
8 Bedeinka gaitzala Jainkoak,
izan biezaio begirune mundu osoak!