1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
29. (28.) SALMOA
Ekaitzean ahaltsu ageri den Jaunari gorazarrea
1 Davidena.Goretsi Jauna, zeruko izakiok* 29,1 Davidena: Grekozko antzinako itzulpenak salmo honen erabilerari buruzko xehetasun bat ematen du: Etxola Jaiaren bukaerarako (ik. Dt 16,13). Jai horretan euria eskatzen zen. // zeruko izakiok: H.h., Jainkoaren semeok; Jainkoaren zeruko gortea osatzen duten izakiak adierazten dira (ik. 82,1; 89,7; Jb 1,6).,
goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
2 goretsi Jaunaren izen ospetsua!
Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!
3 Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:
Jainko aintzatsuak trumoia jo du.
Jauna ur handien gainean garai.
4 Jaunaren ahotsa indartsu,
Jaunaren ahotsa arrandiatsu.
5 Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,
Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.
6 * 29,6 Txatal hau 7.aren ondoren dator.
7 Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen* 29,7 29,7 tx.aren berezko tokia 29,5 tx.aren ondoren dela dirudi..
bufalokumearen antzera Sirion* 29,6 Sirion: Libanoko Hermon mendi sakratuaren beste izen bat (ik. Dt 3,9).mendiari.
8 Jaunaren ahotsak basamortua du dardararazten,
Jaunak Kadex basamortua dardararazten.
9 Jaunaren ahotsak arteak bihurritzen* 29,9 arteak bihurritzen: Testu zuzendua; hebreerazkoak orein-emeak erdiarazten dio., basoak zuritzen.
Haren zeruko tenpluan denek oihu: «Gora!»
10 Jauna eseria dago ur handien gainetik,
Jauna tronuan eseria, betiko errege.
11 Jaunak bere herria indar dezala!
Jaunak bere herria bakeaz bedeinka dezala!