1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
16. (15.) SALMOA
Jauna nire on guztia
1 Miktam* 16,1 Miktam: Hitz tekniko hau hemen eta 56–60 Salmoetan ageri da. Esanahia ezezaguna da. Zenbait itzulpen modernok Poema edo Ahots isilez itzultzen du.. DavidenaGorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.
2 Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,
zuregan baizik ez dut zorionik».
3 Lurralde honetako jainkoak,
«ahalmen» deitu horiek, nituen behinola atsegin* 16,3 Tx. osoko testua iluna da; jainkoak jatorrizkoan santuak da, kanaandar jainkoen deitura..
4 Ugal bitez ezbeharrak
horien atzetik lehiatzen direnen gainera!
Nik ez diet sakrifizioen odolik eskainiko,
ez ezpainetan haien izenik hartuko.
5 Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!
6 Zoragarria suertatu zaidan alorra,
ezin ederragoa nire ondarea!
7 Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen,
gauez ere ene barrua berak hezten.
8 Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.
9 Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.
10 Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.
11 Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.