1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
147. (146–147.) SALMOA
Jerusalem berriztatzen duen Jainkoari gorazarrea
1 Aleluia! Gora Jauna!Bai eder, gure Jainkoa kantuz ospatzea,
bai gozo, bera doinu eztiz gorestea!
2 Jaunak du Jerusalem berreraikitzen,
Israelgo erbesteratuak biltzen.
3 Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.
4 Izarren kopurua finkatzen du
eta bakoitzari bere izena ematen.
5 Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,
haren jakinduria neurrigabea.
6 Jaunak zutik eusten die umilei,
lurreraino eraisten ditu gaiztoak.
7 Kanta esker onez Jaunari, jo zitara gure Jainkoari:
8 zerua hodeiz estaltzen du,
lurrarentzat euria prestatzen
eta mendietan larrea ernearazten.
9 Janaria ematen die abereei
eta karranka ari zaizkion belakumeei.
10 Ez du maite zaldiaren indarra,
ez du estimatzen gizakiaren bizkortasuna.
11 Begirune diotenak estimatzen ditu Jaunak,
haren maitasunean itxaropen dutenak.
12 Ospatu* 147,12 Ospatu: Grekozko eta latinezko antzinako itzulpenek beste salmo bat hasten dute hemen, 147.a; honela, bi zenbaketak (ik. 10,1 oh.) bateratu egiten dira.Jauna, Jerusalem! Goretsi zeure Jainkoa, Sion!
13 Zure ate-morroiloak sendotu baititu
eta seme-alabak zure baitan bedeinkatu.
14 Zeure lurraldera bakea ekarri dizu,
garirik onenaz asetzen zaitu.
15 Hark bere hitza lurrera bidali
eta arin lehiatzen da bere helburura.
16 Artilea bezala erorarazten du elurra,
hautsa bezala zabaltzen antzigarra.
17 Ogi-apurrak bailiran botatzen du izotza;
nork jasan haren hotza?
18 Hark agindu eta urtu egiten da izotza,
haizeari joarazi eta isurian doaz urak.
19 Bere hitza iragartzen dio Jakoben herriari,
bere erabaki eta legeak Israeli.
20 Beste herriei ez die horrelakorik egin,
bere erabakirik ez die ezagutarazi.
Aleluia! Gora Jauna!