1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
141
142
143
144
145
146
147
148
149
150
114. (113 A) SALMOA
Jaunaren agerraldi ospetsua, herria lurraldean sartzean
1 Israel* 114,1 114–115 Salmoek bat bakarra (113.A) osatzen dute antzinako grekozko eta latinezko itzulpenetan.Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,2 Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.
3 Jainkoa ikustean, itsasoak* 114,3 Jainkoa ikustean: Jatorrizkoak ikustean soilik dio; beraz, Jainkoa ez ezik, herria ere izan daiteke. // itsasoa: Itsaso Gorria nahiz Itsaso Hila izan daiteke, salmoak Kanaanen sartzea ospatzen baitu.ihes, Jordanek atzera egin zuen;
4 mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.
5 Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?
6 Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,
eta zuek, muinook, arkumeak bezala?
7 Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean!
8 Haitza urtegi bihurtu zuen, suharria iturburu.