1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Itxurazko konbertsioa

1 Honela dio herriak:
«Ea, itzul gaitezen Jaunarengana.
Berak urratu gaitu
eta berak sendatuko,
berak zauritu gaitu
eta berak dizkigu zauriak lotuko.
2 Bizpahiru egun barru* 6,2 Bizpahiru egun barru: H.h., bi egun barru eta hirugarrenean; denbora gutxi barru esan nahi du.,
bizia emango digu
eta indarberrituko gaitu,
eta haren aurrean biziko gara.
3 Saia gaitezen Jauna ezagutzen:
egunsentia bezain ziur helduko da,
euria bezala etorriko zaigu,
udaberriko euria
lur-hondora bezala».
4 Baina Jaunak honela dio:
«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?
Eta zer zuretzat, Juda?
Zuen maitasuna
goiz-lainoa bezala doa,
berehala kentzen duen
goiz-ihintza bezala.
5 Horregatik, zigorra iragarri diet
profeten bidez,
hondamena neure ahoko hitzez.
Nire epaiak argiak bezala
egiten du distira.
6 Nahiago dut maitasuna
sakrifizioak baino,
Jainkoa aintzat hartzea
erre-opariak eskaintzea baino.

«Haien gaiztakeria guztiak gogoan ditut»

7 «Gizakumeek ohi duten bezala* 6,7 Gizakumeek ohi duten bezala: Hebreeraz, Adamek bezala. Singular kolektibotzat hartu dugu: gizakumeak oro har. Beste zenbaitek toki-izentzat hartzen du: Adamen bezala (ik. Jos 3,16).,
nirekiko ituna hautsi dute,
maltzurki jokatu dute nirekin.
8 Galaad* 6,8 Galaad: Jordanez ekialdeko hiria.gaizkile-hiria da,
odolez josia.
9 Lapur-sail baten antzera,
zelatan dago apaiz-taldea.
Hilketak eta makurkeriak
egiten dituzte
Sikemera* 6,9 Sikem: Antzinateko erlijiogunea, Jerusalemdik iparralderantz 50 km-ra (ik. Jos 24,1); babes-hiria zen (ik. Jos 20,1-7).bidean.
10 Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:
prostituzioan dabil Efraim,
kutsatu egiten da Israel.
11 Zuretzat ere, Juda,
gertu daukat ematekoa,
neure herriaren zoria
aldatuko dudanean.