9 Zuek, egizue otoitz honela* 6,9 egizue otoitz honela: Jesusen ikasleen otoitz nagusia bi era ezberdinetan azaltzen da Mateoren eta Lukasen ebanjelioetan. Zailtasun bereziak ditu Gure Aita itzultzeak. Batez ere, grekozko testuak bere semitar jatorriaren aztarnak nabarmen erakusten dituelako. Hori kontuan harturik, hemen ematen den itzulpenak, hitzez hitzezko itzulpenera mugatu gabe, I.Z.eko kutsua duten formula horien esanahia argitu nahi du batez ere.:
«Gure Aita zerukoa,
agertu santu zeure izena,
10 etorrarazi zeure erregetza;
betearazi lurrean zeure nahia,
zeruan betetzen den bezala.
11 Emaguzu gaur egun honetako ogia,
12 eta barkatu gure erruen zorra,
guk ere geure zordunei
barkatu diegunez gero;
13 ez utzi gu tentaldian erortzen,
eta gorde gaitzazu
gaiztoarengandik* 6,13 gaiztoarengandik: gaitzetik ere itzul daiteke. Zenbait eskuizkribuk hau eransten dute: Zurea baita erregetza, zureak ospe eta indarra, gizaldiz gizaldi. Amen..
14 «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak; 15 baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.