Erregetza hitzez hots egina: mendiko hitzaldia (5,1–7,29)
Sarrera
1 Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. 2 Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:Zoriontasunak
3 «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege. 4 «Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko. 5 «Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz* 5,5 haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz: H.h., haiek izango baitute lurra ondaretzat.. 6 «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko* 5,6 Jainkoaren nahia betetzeko: H.h., zuzentasunaren.gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko. 7 «Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango. 8 «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. 9 «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko. 10 «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik* 5,10 Jainkoaren nahia betetzeagatik: H.h., zuzentasunagatik.erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege. 11 «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. 12 Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.Munduarentzat gatz eta argi
13 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko. 14 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria. 15 Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko* 5,15 Sortaldean jende arruntaren etxeek ez zuten gela bat besterik.. 16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.Jesus eta legea
17 «Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak* 5,17 Moisesen legea eta profeten esanak: H.h., legea eta profetak.huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik. 18 Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte* 5,18 dena bete arte: Hau da, munduaren azkena arte. Honela ere uler daiteke: legeko guztia bete arte.. 19 Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan. 20 Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.Senideen arteko harremanak
21 «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor;eta hiltzailea kondenatua izango da. 22 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena* 5,22 iraintzen duena: H.h., raka (kaskarin) esaten diona. // hitzez mintzen duena: H.h., eroa (erlijio-zentzuz: fedegaldua) esaten diona., infernuko sutara kondenatua izango da. 23 «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, 24 utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera. 25 «Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte. 26 Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte.Adulterioa eta dibortzioa
(18,8-9; 19,7-9; Mk 9,43-47; 10,4-5.10-12; Lk 16,18)
27 «Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. 28 Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. 29 «Eskuineko begia galbide bazaizu* 5,29 galbide bazaizu: H.h., eskandalizatzen bazaitu; ik. Mk 6,3 oh., atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. 30 Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. 31 «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. 32 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legearen kontra elkartuak ez badira behintzat* 5,32 legearen kontra elkartuak ez badira behintzat: H.h., lohikeriagatik ez bada behintzat; hiru eratara ulertu ohi da lohikeria testuinguru honetan: zerbait lotsagarria, adulterioa eta legearen kontrako ezkontza; azken hau da interpretazio ziurrena.– adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.