18 Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.19 Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».20 Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.21 Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien.22 Haiek, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.