Jesus Galileara

(Mk 1,14; Lk 4,14-15)

12 Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus. 13 Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean* 4,13 Nazaret: H.h., Nazara. Nazaret izenaren era bitxia. // Zabulon eta Neftali: Garai batean izen bereko leinuek okupaturiko lurraldeak, Ipar Palestinan (Galilean). // aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean: Genesaret edo Galileako aintzirari itsaso deitzen diote Mateok eta Markosek.dagoen Kafarnaum herrian. 14 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana* 4,14 esana: Dezente aldatua eta bere helburura egokitua dakar Mateok Is 8,23-9,1 pasarteko testua.bete zen:
15 Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
jentilen Galilea!
16 Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.

JESUSEN EGITEKOA: ERREGETZA HOTS EGINA ETA AGERTUA (4,17–16,20)

Jesus berri ona hots egiten hasi

(Mk 1,15)

17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza* 4,17 Jainkoaren erregetza: Ik. 3,2 eta oh.».