11 Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.12 Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».