71 Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien: –Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau. 72 Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez: –Ez dut ezagutzen gizon hori. 73 Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten: –Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk. 74 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen: –Ez dut ezagutzen gizon hori. Une hartan oilarrak jo zuen. 75 Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.