Mesias, Daviden Seme eta Jaun
41 Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien: 42 –Zer diozue Mesiasi buruz? Noren ondorengoa* 22,42 ondorengoa: H.h., semea; gauza bera 45. tx.ean.da zuen ustez? Haiek erantzun zioten: –Davidena. 43 Jesusek, orduan: –Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:44 Hona Jaunak ene Jaunari esana:
«Eseri nire eskuinean,
zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean». 45 «Beraz, Davidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?» 46 Ezin izan zion inork erantzun, eta egun hartatik aurrera ez zen inor ausartu galderarik egiten.