Pikondoaren madarikazioa: fedea eta otoitza

(Mk 11,12-14.20-24)

18 Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen. 19 Pikondo bat bide-bazterrean ikusirik, bertara hurbildu zen, baina ez zuen aurkitu han hostoa besterik. Orduan, pikondoari esan zion: «Ez bedi hiregandik gehiago fruiturik sor!» Eta bat-batean ihartu egin zen pikondoa.