Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?
1 Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten: –Nor da Jainkoaren erreinuan handiena? 2 Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk, 3 esan zien: –Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. 4 Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. 5 Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.«Dohakabeak sinesmena galbidean jartzen dutenak!»
6 «Niregan sinesten duten txiki hauetakoren bat galbidean jartzen duenak* 18,6 galbidean jartzen duenak: H.h., eskandalizatzen duenak; ik. Mk 6,3 oh. Ondorengo tx.etan, 10a arte, galbide = eskandalu, galbidean jarri = eskandalizatu., hobe luke errotarri bat lepotik erantsi eta itsas hondora amilduko balute. 7 Dohakabeak munduan sinesmena galbidean jartzen dutenak! Bai, nahitaez gertatu beharrekoa da hori; baina dohakabeak inoren sinesmena galbidean jartzen dutenak! 8 «Zeure eskuak nahiz oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu eta bota; hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtia izan baino. 9 Eta zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera eta bota; hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtia izan baino. 10 «Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. ( 11 * 18,11 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gizonaren Semea galdurik zegoena salbatzera etorri zen.).Ardi galduaren parabola
12 «Zer deritzozue? Gizon batek ehun ardi baldin baditu eta bat galtzen bazaio, ez ote da, beste laurogeita hemeretziak mendian utzirik, galduaren bila joango? 13 Eta aurkitzen badu –benetan esaten dizuet–, poz handiagoa hartzen du harekin, galdu ez diren beste laurogeita hemeretziekin baino. 14 Era berean, zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako inor galtzerik.Senide artean: bekatua, barkamena, otoitza
(Lk 17,3)
15 «Zure senide batek bekatu egiten badu* 18,15 bekatu egiten badu: Eskuizkribu askok zure kontra eransten dute., zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea. 16 Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin. 17 Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko. 18 «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da. 19 «Beste hau ere esaten dizuet: Zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko nire Aitak. 20 Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean».