Herodesek Joan Bataiatzailea hilarazi

(Mk 6,14-29; Lk 9,7-9)

1 Garai hartan, Herodes* 14,1 Herodes: Ik. Mk 6,14 oh.Galileako gobernariak Jesusen berri jakin zuen, 2 eta bere zerbitzariei esan zien: «Joan Bataiatzailea da! Hildakoen artetik piztu da, eta horregatik dauka mirariak egiteko ahalmen hori».