Jesusek hamabi apostoluak izendatu

(Mk 3,13-19; Lk 6,12-16)

1 Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak* 10,1 espiritu gaizto: H.h., espiritu lohi/kutsatu; ik. Mk 1,23 oh.botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko. 2 Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon -Pedro deritzana- eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; 3 Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; 4 Simon Zelote eta Judas Iskariote* 10,4 Zelote: Jatorrizko Kananaios hitzak buru-beroa esan nahi du, hau da, zelote. Zeloteak alderdi politiko-erlijioso bateko kideak ziren; alderdi honek judu-nazioaren independentziaren alde egiten zuen borroka, indarkeriari uko egin gabe. // Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh., Jesus saldu zuena.