42 «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen* 9,42 Sinesten duten: Eskuizkribu askok Niregan eransten dute. // sinesmena galbidean jartzen: H.h., eskandalizatzen; ik. 6,3 oh.duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.43 Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. (44 * 9,44.46 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta dira tx. hauek. 48. tx.aren errepikapena dira: han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.).45 Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. (46 * 9,44.46 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetako batzuetan falta dira tx. hauek. 48. tx.aren errepikapena dira: han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.).47 Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino;48 han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.