1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Antzaldatzea: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu

(Mt 17,1-13; Lk 9,28-36)

2 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: 3 jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago. 4 Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. 5 Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» 6 Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden. 7 Orduan, hodei batek estali zituen eta mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Seme maitea. Entzun berari!» 8 Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.