1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Genesaret aldean sendakuntzak

(Mt 14,34-36)

53 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera* 6,53 Genesaret lurraldea: Ik. Mt 14,34 oh.iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu. 54 Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak, 55 eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan. 56 Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.