1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Azken afarirako prestaketak

(Mt 26,17-19; Lk 22,7-13)

12 Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi: –Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak? 13 Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez: –Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari, 14 eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia». 15 Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak. 16 Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.