1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Mesias, Daviden Seme eta Jaun

(Mt 22,41-46; Lk 20,41-44)

35 Tenpluan irakasten ari zela, galdera hau egin zuen Jesusek: «Nola esan dezakete lege-maisuek Mesias Daviden ondorengo* 12,35 ondorengo: H.h., seme; gauza bera 37. tx.ean.dela? 36 Hona zer dioen Davidek berak Espiritu Santuaren argiz:
«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean,
zure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”.
37 «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?» Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.