Nor handiena?

(Mt 18,1-5; Mk 9,33-37)

46 Eztabaida sortu zen ikasleen artean, nor ote zen beraietan handiena. 47 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat harturik, bere ondoan jarri 48 eta esan zien: «Haur hau nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, bidali nauen hura onartzen du. Zeren zuetan txikiena, horixe baita handiena».