Etsaienganako maitasuna

(Mt 5,38-48; 7,12)

Etsaienganako maitasuna

(Mt 5,38-48; 7,12)

27 «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei, 28 bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. 32 «Maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere maite dituzte beren maitaleak. 33 Eta ongi egiten dizuetenei bakarrik egiten badiezue ongi, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere egiten dute beste horrenbeste. 34 Eta ordaina hartzekotan bakarrik ematen baduzue maileguz, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere aurreratu ohi diote elkarri, beste hainbeste hartzekotan. 35 Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat. 36 Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua* 6,36 errukitsua: Mt 5,48 tx.eko guztiz onaren tokian Lukasek errukitsu dio. Errukia ere Lukasek oso gogoko duen gaia da (ik. 15).den bezala.