Lautadako hitzaldia: Jainkoaren erregetzari buruz (6,12-49)

Jesusek hamabi apostoluak izendatu

(Mt 10,1-4; Mk 3,13-19)

12 Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. 13 Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: 14 Simon –honi Pedro izena eman zion–, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, 15 Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon –Zelote* 6,15 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh.zeritzana–, 16 Judas Santiagorena eta Judas Iskariote* 6,16 Iskariote: Ik. Mk 3,19 oh.–Jesusen saltzaile gertatu zena–.