GALILEAKO MISIOA (4,14–9,50)

Misioa hasi

(Mt 4,12-17; Mk 1,14-15)

14 Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta inguru hartan guztian zabaldu zen haren berri. 15 Hango sinagogetan irakasten zuen, denek goraipatzen zutela.