Jesusen heriotza

(Mt 27,45-56; Mk 15,33-41; Jn 19,28-30)

44 Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte. 45 Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala* 23,45 santutegiko oihala: Ik. Mk 15,38 oh.erdiz erdi urratu zen. 46 Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen. 47 Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!» 48 Ikuskizunera joandako jende guztia, gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira. 49 Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.