3 Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan. 4 Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana* 22,4 tenpluko guardiaburuak: Tenpluko zainketaren arduradun ziren lebitarrak (ik. 10,32 oh.).joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera. 5 Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten. 6 Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.