2 Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik. 3 Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo.

Jainkoaren erreinua, dohain eta eskakizun (12,4–19,27)

Nori izan beldur?

(Mt 10,28-31)

4 «Entzun zuek, nire adiskideok. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei. 5 Esango dizuet nori izan beldur: Izan beldur hiltzeko eta ondoren infernura jaurtitzeko ahalmena duenari. Bai, izan beldur horri! 6 Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik. 7 Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio duzue.

Jendaurrean Jesus aitortu

(Mt 10,32-33; 12,32; 10,17-20)

8 «Egia esan, jendaurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean; 9 baina jendaurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean.