1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Jesus Pilatoren aurrean

(Mt 27,1-2.11-14; Mk 15,1-5; Lk 23,1-5)

28 Kaifasenetik gobernariaren jauregira* 18,28 gobernarien jauregia: Palestinako erromatar gobernariak Zesarean zuen bere ohiko egoitza (ik. Eg 23,33-35); jaietan edo matxinaldietan igotzen zen Jerusalemera; auzitegia ere jauregian zegoen.eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu. 29 Pilatok kanpora irten eta galdetu zien: –Zertaz salatzen duzue gizon hau? 30 Haiek erantzun zioten: –Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko. 31 Pilatok esan zien: –Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera. Judu-agintariek erantzun: –Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea* 18,31 inor heriotzara kondenatzea: Judeako erromatar probintziak autonomi estatutu zabal samarra eduki arren, juduek ez zuten inori heriotza-zigorra ezartzeko eskubiderik.. 32 Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean. 33 Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion: –Zu al zara juduen erregea? 34 Eta Jesusek: –Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz? 35 Pilatok erantzun zion: –Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu? 36 Jesusek erantzun: –Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa. 37 Orduan, Pilatok esan zion: –Beraz, errege zara zu? Jesusek erantzun zion: – Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa. 38 Pilatok galdetu zion: –Egia, zer da egia? Hori esanik, Pilatok berriro irten eta judu-agintariei esan zien: –Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.