1 Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena.2 Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.3 Orduan, Mariak, nardo* 12,3 nardo: Ik. Mk 14,3 oh.garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.4 Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen:5 «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan* 12,5 hirurehun denario: Ia urtebeteko soldata., eta behartsuei eman?»6 Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.7 Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.8 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zeuekin».