Jaunaren espiritua guztien gain
1 «Ondoren, neure espirituaisuriko diet gizaki guztiei.
Zuen seme-alabek
profetizatu egingo dute,
zuen zaharrek
ametsak egingo dituzte,
zuen gazteek ikuskariak izango.
2 Morroi eta mirabeei ere
neure espiritua isuriko diet
egun haietan.
3 Gauza harrigarriak egingo ditut
zeru-lurretan:
odola eta sua eta ke-lainoak.
4 Eguzkia ilunpe bihurtuko da,
ilargiak odol-itxura hartuko,
Jaunaren eguna,
egun handi eta ikaragarria,
iritsi baino lehen».
5 Orduan, Jaunari dei egin diezaiona
salbatuko da* 3,5 salbatuko da: 3,1-5 pasartea Eg 2,17-21 pasartean aipatzen da, Pedro apostoluak Mendekostez egiten duen hitzaldian, alegia..
Jerusalemen, Sion mendian,
izango da salbaturik,
Jaunak esan bezala.
Jaunak deituak
geldituko dira bizirik.