← Anterior Judit 16
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Juditen gorespen-kantua

1 Juditek esan zuen:
«Hasi kantatzen ene Jainkoari
danbolinekin,
kanta Jaunari txilinekin,
egin berarentzat gorespen-kantua,
goratu eta dei egin beraren izenari!
2 Gerrak desegiten dituen
Jauna baita Jainkoa;
herriaren erdian ezartzen du
bere oihal-etxola.
Berak libratu nau
pertsegitzen nindutenen eskutik.
3 Iparraldeko mendietatik
zetozen asiriarrak,
milaka eta milaka gudarirekin.
Haien jende-multzoak
ibarrak bete zituen,
haien zalditeriak mendixkak estali.
4 Gure lurraldeari
su eman behar omen zioten,
gure gazteak ezpataz sarraskitu,
gure umeak lurrera jaurti,
gure haurrak harrapatu,
gure neskatxak bahitu.
5 Jaun ahalguztidunak, ordea,
huts eragin die
emakumearen eskuz.
6 Haien buruzagia ez zuten
gudari gazteek bota,
ez titanek* 16,6 Haien buruzagia: Holofernes. // titanek: Greziar mitologiako jainkoak dira, izugarrizko indarra zuten eta Zeus jainkoaren kontra borrokatu ziren.zauritu,
ez erraldoiek garaitu,
baizik eta Juditek,
Merariren alabak,
zuen menderatu
bere aurpegi ederraz.
7 Alargun-soinekoa erantzi zuen,
israeldar atsekabetuak
jaikiarazteko.
Usaingarriz igurtzi zuen aurpegia,
8 xingolaz lotu ile-adatsa
eta lihozko soinekoa jantzi,
etsaia liluratzeko.
9 Juditen sandaliek
begiak erakarri zizkioten
eta haren edertasunak txoratu.
Ezpataz lepoa moztu zion!
10 Ikaratu egin ziren pertsiarrak
Juditen ausardiagatik,
mediarrak izutu
haren kemenarengatik.
11 Gure jende xeheak deiadarra bota
eta etsaiak beldurtu;
gure jende gaixoak oihu egin
eta etsaiak izutu;
haiek irrintzi egin
eta etsaiak sakabanatu.
12 Gizontto batzuek* 16,12 Gizontto batzuek: H.h., emakume ziztrinen umeek.
zituzten alderik alde zulatu;
iheslari beldurti bailiran zauritu.
Ene Jaunaren guduan hil ziren.
13 «Kantu berria kantatuko diot
ene Jainkoari.
Handia eta ospetsua zara, Jauna,
miresgarria zeure indarrarengatik,
garaiezina!
14 Zerbitza zaitzatela diren guztiek,
zuk agindu eta hasi baitira izaten,
zuk arnasa eman eta eratu zenituen.
Inork ezin aurka egin
zure ahotsari.
15 Zure aurrean mendiak
dardaratu egingo dira
beren oinarrietan,
eta urperatuko,
haitzak ezkoa bezala urtuko;
begirune dizutenentzat, ordea,
onbera zara zu.
16 Edozein opari txikiegi da
zuretzat atsegingarri izateko;
gantzak oro ez dira ezer
zuri erre-oparitzat eskaintzeko.
Jaunari begirune diona, ordea,
beti handi da izango.
17 Zoritxarrekoak
nire herriari eraso diezaioten
nazioak!
Jaun ahalguztiduna mendekatuko da
epai-egunean;
sua eta harrak bidaliko dizkie
eta minez negar eginen dute
betikotasunean».

Jaiak Jerusalemen

18 Jerusalemera heldurik, israeldarrek Jauna gurtu zuten. Eta herriak, garbikuntza egin ondoren, erre-opariak, borondatezko eskaintzak eta gainerako emariak eskaini zituen. 19 Juditek tenplurako utzi zituen herriak eman zizkion Holofernesen gauza guztiak. Eta Holofernesen logelatik berak hartutako oihala erre egin zuen Jaunarentzat* 16,19 erre egin zuen Jaunarentzat: Harrapakinetatik Jaunari zegokion zatia zelako, alegia (ik. Dt 2,34 eta oh.).. 20 Herriak hiru hilabetez egin zuen jai Jerusalemen, tenpluaren aurrean; Judit ere jende guztiarekin egon zen.

Juditen azken urteak

21 Egun haiek igaro ondoren, nor bere etxaldera* 16,21 etxalde: H.h., ondaretzat hartutako alorrak, lurrak.itzuli zen. Judit ere Betuliara joan zen eta bere lurretan bizi izan zen. Ospetsua izan zen bere garaian herrialde osoan. 22 Gizaseme askok nahi izan zuen emaztetzat hartu, baina batekin ere ez zuen harremanik izan, beraren senar Manases hil eta hobiratuz gero. 23 Judit luzaro bizi izan zen eta oso zahar izatera heldu: ehun eta bost urte arte bizi izan zen bere senar izandakoaren etxean. Eta mirabea aske utzi ondoren, Betulian hil zen eta bere senar Manasesen hilobian ehortzi zuten. 24 Israelek zazpi egunez egin zuen dolu berarengatik. Hil aurretik, bere senar Manasesen ahaideen eta bere ahaideen artean banatu zituen ondasunak. 25 Judit bizi izan zen bitartean ez zituen inork ikaratu israeldarrak, ezta Judit hil ondoren ere luzaroan.