1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Gaiztoek behartsuak zapaltzen
1 «Zergatik ez ote ditu Ahaltsuak zigor-egunak finkatzenzintzoek ikusteko moduan?
2 Gaiztoek mugarriak aldatu
eta lapurtutako artaldeak larratzen dituzte.
3 Umezurtzaren astoa eramaten dute
eta alarguntsaren idia bahituran hartzen.
4 Behartsuak bide bazterrera botatzen dituzte,
dohakabe guztiak ezkutatzera behartzen.
5 Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,
goizetik arratsera ibiltzen dira
beren umeentzako elikagai bila* 24,5 Tx.eko testua ez da argia eta itzulpena gutxi gorabeherakoa.;
6 inoren soroan galburuak biltzen dituzte,
gaiztoaren mahastian hondarrak;
7 biluzik ematen dute gaua,
jantzirik gabe, zerez estali ez dutela;
8 mendietako zaparradak blai egiten ditu,
non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.
9 Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,
dohakabeari bahituran hartzen haurra* 24,9 haurra: Agian, tx. hau hobeto legoke 3aren ondoren, hau da, dohakabeen egoera deskribatzen hasi aurretik. Haurra ordez, zenbaitzuek gauzak edo jantziak itzultzen dute..
10 Biluzik ibiltzen dira, jantzirik gabe;
gari-balak eraman behar eta, halere, goseak.
11 Inoren etxean egiten dute olioa;
dolarean mahatsa zapaldu eta, halere, egarri.
12 Hirian aieneka daude hilzorikoak,
laguntza eske garrasika zaurituak,
eta Jainkoak jaramonik ez bidegabekeria hauei!
Gaiztoek argia maite ez
13 «Gaizkileek argiari kontra egiten diote,ez dituzte argiaren bideak ezagutzen,
ohituak daude argirik gabeko bideetara.
14 Egunsentian jaikitzen da hiltzailea,
behartsua eta dohakabea hiltzen ditu.
Gauez ibiltzen da lapurra,
16ailunpetan etxeak zulatuz* 24,16a 24,14 tx.aren ondoren jarri dugu 24,16 tx.aren lehen zatia, jarraipen hobea lortzeko (hiltzailea, lapurra, adulteriogilea, gauaren maitaleak)..
15 Iluntzearen zain dago adulteriogilea.
“Ez nau inork ikusiko” esan eta aurpegia estaltzen du.
16 b Egunez gordeta egoten dira, ez dute argia maite* 24,16a Txatalaren lehen zatia (16a) 14. tx.aren ondoren dator..
17 Horientzat egunsentia gau iluna da,
ohituak baitaude iluntasuneko izuetara».
(Tzofar)
Jainkoak gaiztoak deuseztatu
18 «Arin doa gaiztoaren bizitza, ontzia ur gainean bezala.Madarikatua da haren ondarea herrialdean,
ez du inork haren mahastietan lan egiten.
19 Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala,
berdin Herio Leizeak bekataria.
20 Amak ahaztu egingo du, harrak ahogozatuko,
ez du inork gogoratuko;
arbola bezala botatzen da bidegabekeria;
21 haurrik gabeko emakume agorra gaizki hartzen baitzuen
eta alarguntsari laguntzarik ematen ez.
22 Jainkoak bere indarrez jotzen ditu ahaltsuak;
hark ekitean, ez dute bizirik iraungo.
23 Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak,
baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea.
24 Alditxo baterako goratuak, kito berehala!
Landare zimelduak bezala erortzen dira,
galburuak bezala ebakitzen dituzte.
25 «Ez dela horrela? Nork gezurtatuko nau,
nork ezereztuko nire hitzak?»