1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
Hitzaldien bigarren txanda (15,1–21,34)
Elifaz
1 Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:Bere hizkerak kondenatzen Job
2 «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez,bere barrua haizez puztuta,
3 balio gabeko arrazoiez argudiatuz,
alferrikakoa dena esanez?
4 Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzu
eta otoitz egitea eragozten.
5 Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria,
eta maltzurren mintzaira darabilzu.
6 Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik,
zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.
7 «Mundura jaiotako lehen gizakia* 15,7 Mundura jaiotako lehen gizakia: H.h., Adam, lehen jaioa.ote zara, bada?
Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?
8 Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu,
jakinduriaren jabe bihurtuz?
9 Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?
Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?
10 Gure artean badago ile urdineko agurerik,
zure aita baino adintsuagorik.
11 Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamendua
eta guk esaten dizkizugun hitz leunak?
12 Zergatik horrelako grina zeure barruan,
begiak ere irten beharrean?
13 «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,
hainbeste hitz darizula?
14 Nola izan liteke garbia gizakia?
Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?
15 Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen,
zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan,
16 are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua,
ura bezala gaiztakeria edaten duena!
Gaiztoaren zoria
17 «Entzun azaldu behar dizudana,ikusi dudana adieraziko dizut,
18 jakintsuek arbasoengandik jaso
eta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena
19 –haiei bakarrik eman zitzaien lurraldea
eta beren artean ez zuten atzerritarrik izan * 15,19 atzerritarrik izan: Hau da, Elifazek atzerritarrek kutsatu gabeko iturri jatorretik jasotzen du jakinduria.–.
20 Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,
mugatuak ditu tiranoak urteak.
21 Hots beldurgarriak entzuten ditu,
bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;
22 ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,
ezpata baitu bere zain.
23 Saien harrapakin izango da* 15,23 Saien harrapakin izango da: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hau dio: Harat-honat dabil ogi bila; non?,
badaki ilunpea duela bere zoria.
24 Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,
erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;
25 Jainkoaren kontra altxatu baitu eskua
eta Ahaltsuari egin erronka,
26 buruz aurrera oldartuz haren aurka,
ezkutu sendoa babes harturik.
27 Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,
28 hondatutako hirietan biziko da,
bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.
29 Ez da aberats luzaroan izango,
ez ditu ondasunak lurrean gehituko.
30 Ez du ilunpeetatik ihes egingo,
sargoriak ihartuko dizkio kimuak:
Jainkoaren arnasak desagerraraziko du* 15,30 Tx.eko hirugarren lerroa era desberdinetan itzuli ohi da..
31 Ez bedi fida itxura engainagarriaz,
horixe izango du ordainsari eta* 15,31 Tx.aren esanahia ez da argia jatorrizkoan..
32 Garaia baino lehen egingo du harenak,
ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.
33 Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da,
loreak galtzen dituen olibondoa bezala.
34 Agorra da sinesgabeko jendea,
suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.
35 Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara,
iruzurkeriaz bete-betea du barrua».