1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
Jerusalem, bakearen hiriburu
(Mi 4,1-3)
2 Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendia* 2,2 mendia: Sion mendia da, tenplua eraikia zegoeneko Jerusalemgo muinoa.
beste mendien gain
ezarriko du Jaunak,
mendixka guztien gainetik jasoko.
Eta hara joko dute nazio guztiek.
3 Herri asko joango dira hara, esanez:
«Zatozte,
igo gaitezen Jaunaren mendira,
Jakoben Jainkoaren etxera;
bere bideak erakutsiko dizkigu,
eta gu haren bidexketan ibiliko gara;
Siondik irakatsiko baitu Jaunak,
Jerusalemdik hitz egingo».
4 Hark epaituko ditu nazioak,
erabakiko herrialde askoren auziak.
Ezpatak golde bihurtuko dituzte
eta lantzak igitai.
Ez da naziorik
nazioren aurka altxatuko,
ez dira gehiago
gudurako prestatuko.