1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
1 Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino* 3,1 Horeb: Sinai mendia da, Jainkoa herriari agertuko zaion eta berarekin ituna egingo duen tokia (ik. Ir 19 eta Ir 24 kap.ak). Gerora, Elias profeta ere Horeb mendiraino helduko da Jaunarekin topo egitera (ik. 1 Erg 19,8)., iritsi zen. 2 Han, Jaunaren aingerua* 3,2 Jaunaren aingerua: Ik. Has 16,7 oh.agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen. 3 Moisesek bere buruari ziotson: «Hurbil nadin gauza harrigarri hori ikustera: nola liteke sasia ez erretzea?» 4 Begiratzera zetorrela ikustean, Jaunak dei egin zion sasi artetik: –Moises! Moises! Hark erantzun: –Hemen nauzu! 5 –Ez hurbildu –esan zion Jaunak–. Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita. 6 Ni zure aitaren Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Moisesek aurpegia estali zuen, Jainkoari begiratzeko beldur* 3,6 Jainkoari begiratzeko beldur: Moisesen esperientzia Jakobek Betelen (Has 28,16-19) izan zuenaren antzekoa da.baitzen. 7 Jaunak esan zion, gainera: –Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. 8 Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera* 3,8 esnea eta eztia darizkion lurraldea: Pentateukoan maiz errepikatzen den esamolde hau oso zaharra da, lurraren joritasuna eta emankortasuna adierazteko erabilia (ik. 33,3; Zen 13,27; Dt 6,3; Jr 11,5 etab.). // lurraldera igoarazi: Lurraldea aginduz emandako hitza (ik. 2,24 oh.) betetzea erabakia du Jaunak. Hori izango da Irteera liburuko gertakizunen jomuga nagusia., hots, orain kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarrena den lurraldera. 9 Hara, nireganaino heldu da israeldarren deiadarra, eta ikusi dut zeinen gogor erabiltzen dituzten egiptoarrek. 10 Zoaz, bada; faraoiagana bidaltzen zaitut, ene herria, israeldarrak, Egiptotik atera ditzazun. 11 Moisesek esan zion, orduan: –Nor naiz ni faraoiagana joateko, nor israeldarrak Egiptotik ateratzeko? 12 Jainkoak erantzun zion: –Zeurekin izango nauzu. Eta hona zertan ezagutuko den nik bidaltzen zaitudala: herria Egiptotik aterako duzunean, mendi honetan gurtuko nauzue.