1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
Jaunak agintzaria berritu Abrahami
1 Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua* 17,1 Jainko Ahaltsua: Jainkoaren titulu honen esanahia ez da argia; emandako itzulpenak grekozko eta latinezkoari jarraitzen die.naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen. 2 Ituna egingo dut zurekin: zure ondorengoak arras ugalduko ditut». 3 Ahuspez erori zen Abram, eta Jainkoa mintzatzen jarraitu zitzaion:4 «Hona egiten dizudan agintzaria:
herri askoren sorburu izango zara.
5 Aurrerantzean, ez duzu
Abram izango izen, Abraham* 17,5 Abraham: Dirudienez, Abram eta Abraham izen beraren bi forma dira, aita garaia da esan nahi dutelarik. Hemen, ordea, Abrahamen izen berria ab-hamon (herri askoren aita) hitzarekin erlazionatzen da; horrela, izenak berak ondorengotza ugariaren agintzaria biltzen du (ik. 12,2 oh.).baizik,
herri askoren sorburu
egingo baitzaitut.
6 Ugalduko ditut zure ondorengoak,
nazioen sorburu egingo zaitut
eta erregeak aterako dira
zuregandik.
7 Belaunez belaun eutsiko diot
zurekin eta zure ondorengoekin
egin dudan itunari,
betiko balio izango du;
zure eta zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz.
8 Zuri eta zure ondorengoei
betiereko jabegotzat emango dizuet
Kanaan lurraldea,
gaur egun etorkin gisa
bizi zareneko lurraldea;
zure ondorengoen Jainkoa
izango naiz».