← Anterior Ester Grekoa 10
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
1 Erregeak legeak eman zituen erreinu osorako, nola lehorrerako hala itsasorako. 2 Pertsiako eta Mediako Erregeen Kronika Liburuan dago idatzia haren aginte eta kemenaren berri, baita haren erregealdiko aberastasun eta ospearen berri ere, denen gogoangarri.

Mardokeoren ametsaren esanahia

Azken oharra

3 l 11Ptolomeo* F,11 K.a. 114tik 113ra errege izan zen Ptolomeo VIII.a izan daiteke, edota K.a. 48tik 47ra errege izan zen Ptolomeo XII.a. Biek izan zuten Kleopatra izeneko emaztea. Tx. honetan hiru pertsonaiak dute izen hori bera.eta Kleopatraren erregealdiko laugarren urtean, apaiz eta lebitar zela zioen Dositeok eta beronen seme Ptolomeok ekarri zuten Egiptora Purim Jaiari buruzko gutun hau. Gutuna egiazkoa zela zioten, eta Jerusalemgo Ptolomeoren seme Lisimakok grekora itzulia.