Eginak 1 Siguiente →

Jesus zerura igo

6 Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten: –Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua? 7 Jesusek erantzun zien: –Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea. 8 Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino* 1,8 Tx. honek liburu osoaren egitamua jasotzen du. Jerusalem izan zen ebanjelioaren helburua, eta orain apostoluen misio orokorraren abiapuntua da..