← Anterior 2 Timoteori 4
1 2 3 4

Berri ona zabaltzeari ekin

1 Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut: 2 hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz. 3 Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz; 4 egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko. 5 Zu, ordea, izan neurritsu gauza guztietan, eraman sufrimenduak, ekin berri ona zabaltzeari, bete ongi zeure zerbitzua.

Paulo hiltzeko zorian

6 Ni neu, neure bizia opari eskaintzeko zorian nago; gainean dut mundu honetatik abiatzeko ordua* 4,6 ordua: Tx. honetan, hurbil sumatzen duen heriotza adierazteko bi irudi darabiltza Paulok, Filipoarrei gutunean erabiliak biak; lehena (opari eskaini) kultu-hiztegitik hartua (ik. Flp 2,17 oh.); bigarrena, abiatzearen irudia, ontziak portutik abiatzea adierazteko hitza zen (ik. Flp 1,23: hil, h.h., abiatu ).. 7 Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena. 8 Dagoeneko zain daukat garaipenaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, azken egunean emango didana; eta ez niri bakarrik, baita haren aintzazko etorrera maitasunez itxaro duten guztiei ere.

Timoteorentzako aginduak

9 Zatozkit lehenbailehen, 10 Demasek utzi egin bainau: nahiago izan ditu mundu honetako gauzak, eta Tesalonikara joan da; Kreszente, berriz, Galaziara joan da eta Tito Dalmaziara* 4,10 Demas: Paulok Erromako lehen presoaldian bere lankide izana (ik. Kol 4,14; Flm 1,24). // Galazia: Zenbait eskuizkribuk Galia dio. Eta seguruen Galia da, Frantzia alegia; garai hartan, Galazia izena ere ematen zitzaion azken honi. // Tito: Ik. 2 Ko 2,13 oh. // Dalmazia: Jugoslavia zenaren kostaldea.. 11 Lukas bakarrik dago nirekin. Har ezazu Markos* 4,11 Markos: Ik. Eg 12,12 oh.eta ekarri zeurekin, lanerako oso ona baitut. 12 Tikiko* 4,12 Tikiko: Ik. Eg 20,4 oh.Efesora bidali dut. 13 Hona etortzean, ekar ezazu Troaden, Karporen etxean, utzi nuen soingainekoa, baita liburuak ere, batez ere pergaminoak. 14 Alexandro errementariak kalte handia egin dit; Jaunak ordainduko dio bere jokabidearen arabera. 15 Kontu izan zuk ere horrekin, gogor jarri baitzen gure irakatsien kontra. 16 Nire auziko lehenengo defentsan ez zen inor atera nire alde; bakarrik utzi ninduten denek; Jainkoak ez diezaiela kontuan har. 17 Baina Jauna neurekin izan nuen eta indartu egin ninduen, nire bidez mezua oso-osorik iragarria izan zedin eta jentil guztiek entzun zezaten; berak atera ninduen lehoiaren ahotik. 18 Jaunak aterako nau gaitz guztietatik eta salbamena emango bere zeruko erreinuan. Berari aintza menderen mendetan! Amen.

Azken agurrak

19 Agurtu Priska eta Akila* 4,19 Priska eta Akila: Ik. Eg 18,2 oh., baita Onesifororen etxekoak ere. 20 Erasto Korinton gelditu zen; Trofimo* 4,20 Trofimo: Ik. Eg 20,4 oh.gaixorik utzi nuen Mileton. 21 Saia zaitez negua baino lehen etortzen. Eubulok, Pudentek, Linok, Klaudiak* 4,21 Eubulo, Pudente, Lino, Klaudia: Zalantzarik gabe, Pauloren lehen presoaldikoan ezagutu zituen Timoteok Erromako eliz elkartekide hauek.eta senide guztiek agurtzen zaituzte. 22 Jauna zurekin. Jainkoaren grazia zuekin* 4,22 Eskuizkribu askok Amen eransten dute..