1 Hogeita bost urte zituen Amatziasek errege izaten hastean, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Joadan zuen izena eta Jerusalemgoa zen.2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Amatziasek; ez, ordea, bihotz osoz.3 Bere erregetzan sendotu zenean, hilarazi egin zituen Amatziasek bere aita Joax hil zuten funtzionarioak.4 Hala ere, ez zituen hilarazi hiltzaile haien semeak, Moisesen legean Jaunaren agindu hau baitago idatzia: «Ez hil gurasoak seme-alaben erruengatik, ezta seme-alabak ere gurasoen erruengatik. Nor bere erruengatik hilko da»* 25,4 Agindu hau Dt 24,16 tx.ean dago..11 Ondoren, Amatziasek, zeharo adoreturik, Gesaltza haranera gidatu zuen bere gudarostea eta han hamar mila gizon seirtar* 25,11 Gesaltza harana: Itsaso Hila eta Akaba itsas golkoa elkartzen dituen harana. // seirtar: Edomdarrak ziren.hil zituen.12 Judakoek beste hamar mila gizon bizirik harrapatu zituzten eta, harkaitz-tontorrera igoarazirik, amildu egin zituzten handik.17 Orduan, Judako errege Amatziasek, aholkua eskaturik, mezulariak igorri zizkion Israelgo errege Joaxi, Joakazen seme eta Jehuren bilobari, esatera* 25,17 esatera: Honela ere itzul daiteke: gerra deklaratzera.: «Zatoz, neur ditzagun indarrak!»18 Israelgo errege Joaxek, aldiz, beste erantzun hau bidali zion Judako errege Amatziasi: «Behin batez garduak esan omen zion Libanoko zedroari: “Emaiok alaba nire semeari emaztetzat”. Baina Libanoko basabere batek hankazpian hartu zuen gardua.