← Anterior 2 Kronikak 18 Siguiente →

Josafat, Israelgo errege Akabekin elkartu

(1 Erg 22,1-3)

1 Josafat oso aberats eta ospetsu izan zen eta, bere semearen ezkontzaz* 18,1 Josafaten seme Joram, izan ere, Akaben alaba Ataliarekin ezkondu zen (2 Erg 8,18; 2 Kro 21,6)., Israelgo errege Akaben ahaide egin zen. 2 Zenbait urteren buruan Samariara jaitsi zen, Akab ikustatzera. Akabek ardi eta idi ugari hil zuen Josafatentzat eta beronekin zetorren jendearentzat. Gero, Galaadeko Ramoti erasotzeko zirikatu zuen 3 Israelgo errege Akabek Judako errege Josafat, esanez: –Nahi al duzu nirekin etorri Galaadeko Ramoti erasotzera? Josafatek erantzun: –Biok bat gara, nire gudarostea eta zurea ere bai. Zurekin joango gara gudura.