5 Jaunak gaixotasun larria eman zion Azariasi: legena. Hil arte egon zen legendun. Horregatik, etxe berezi batean* 15,5 etxe berezi batean: Honela ere itzul daiteke: gobernu-eginkizunak kendu zizkioten.bizi behar izan zuen. Bitartean, beraren seme Jotamek, jauregiko buru zenak, gobernatu zuen herria.6 Azariasen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.7 Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Azarias, Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Jotam izan zen.