1 Korintoarrei 1
Siguiente →
Agurra
1 Nik, Paulok , Jainkoak hala nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Sostenes anaiak 2 Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu* 1,2 Korinto: Ik. Eg 18,1 oh. // bere herri santu izateko deitu: H.h., santu izateko deituoi. Santu hitzak Jainkoari sagaraturiko –hau da, Jainkoaren zerbitzurako bereiziriko– norbait adierazten du, eta kristau guztiei dagokie. Horregatik, fededun, sagaratu nahiz herri santu itzuli ohi dugu. Deia egiten duena Jainkoa da., edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu. 3 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.SARRERA (1,4-9)
Jainkoari esker ona
4 Eskerrak ematen dizkiot etengabe neure Jainkoari zuengatik, Jesu Kristoren bidez agertu dizuen onginahiagatik. 5 Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko. 6 Kristori buruz egiten dugun aitormena zuen artean sendo finkatu denez, 7 ez da zuek ez duzuen dohainik, Jesu Kristo gure Jauna noiz agertuko den zain zaudeten bitartean. 8 Berak sendo iraunaraziko zaituzte azkeneraino* 1,8 azkeneraino: Hitzak intentsitatea eta denbora era berean adierazten ditu; hau da, ahalik gehiena eta azken eguna arte sendo iraunaraziko zaituzte., inork zuen aurka zeresanik izan ez dezan Jesu Kristo gure Jauna etorriko den egunean. 9 Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure Jaunarekin elkarturik bizitzera.KORINTOKO ELIZ ELKARTEAN ZATIKETAK (1,10–4,21)
Korintoarren alderdikeriak
10 Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela. 11 Kloeren jendearengandik* 1,11 Kloeren jendearengatik: Segur aski, Kloe Korintoko emakume merkataria zen. Beronen jendeak negozio-bidaiak egingo zituen Korintotik Paulo zegoen tokira.jakin dut, senideok, eztabaidak dituzuela zeuen artean. 12 Alegia, nork bere aldetik honela omen dio: «Ni Paulorena naiz», «Ni Apolorena», «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena»* 1,12 Apolorena: Apolo, alexandriarra, hizlari bikaina zen eta apostolu-zaletasun handikoa; ik. Eg 18,24 oh. // Pedrorena: Jatorrizkoan arameerazko Kefas izena ematen zaio. // Kristorena: Ez du ematen Korinton Kristoren izeneko alderdirik zegoenik, besteei kontrajarria. Baliteke Pauloren ateraldia izatea, alderdikeriatan zebiltzanei erantzunez.. 13 Zatitua ote dago, bada, Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten zuengatik? Edo Pauloren izenean bataiatu ote zintuzteten? 14 Jainkoari eskerrak, ez dut nik zuetako inor bataiatu, Krispo eta Gaio izan ezik. 15 Horrela, inork ez dezake esan nire izenean bataiatua izan denik. 16 A bai, Estebanen etxekoak ere nik bataiatu nituen, baina ez dut uste beste inor bataiatu dudanik. 17 Izan ere, Kristok ez ninduen bataiatzera bidali* 1,17 bataiatzera bidali: Honela hartu behar da: Pauloren lehen egitekoa, bere egiteko berezitzat zuena, ebanjelizatzea zen, eta ez, hain zuzen ere, bataiatzea., berri ona hots egitera baizik, eta hau ez giza jakinduriazko hitzez, Kristoren gurutzeak bere indarra gal ez dezan.Kristo gurutziltzatua Jainkoaren indar eta jakinduria
18 Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da. 19 Liburu Santuak dio, izan ere:Hondatuegingo dut
jakintsuen jakinduria,
eta huts bihurtuko adituen adimena* 1,19 adituen adimena: Hau da Jainkoak Isaiasenean esan nahi duena: giza baliabideak alferrikakoak direla, herria asiriarren eskuetatik libratzeko; Jainkoak bakarrik libra dezakeela.. 20 Zertan dira jakintsuak, ikasiak, mundu honetako gauzetan adituak? Jainkoak ez ote du zorakeria bihurtu mundu honetako jakinduria* 1,20 mundu honetako jakinduria: Gizakia salbatzeko indarrik gabeko agertzen den giza arrazoiaz ari da.? 21 Begira, Jainkoak bere jakinduria agertu* 1,21 jakinduria agertu: Jainkoa jakintsu agertu da mundua sortzean; halaz guztiz, beren jakinduria eta guzti, gizon-emakumeek ez zuten Jainkoa ezagutu, ez bakar eta egiazkotzat aitortu, eta ez zioten kulturik eman.duenean, gizakiak ez dira gauza izan beren jakinduriaz Jainkoa ezagutzeko; horregatik, Jainkoak, guk hots egiten dugun zorakeriaren bitartez salbatu nahi izan ditu fededunak. 22 Juduak mirarizko seinale eske dabiltza, eta jentilak jakinduria bila; 23 guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zentzurik gabea dena; 24 baina Jainkoak deitu dituenentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakinduria da. 25 Zeren Jainkoarengan zorakeria dirudiena gizakiak baino jakintsuago baita, eta Jainkoarengan ahulezia dirudiena gizakiak baino indartsuago. 26 Begira bestela, senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ezta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik ere. 27 Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko; 28 munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko; 29 horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik. 30 Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin* 1,30 jakinduria… bere egin: H.h., jakinduria, justifikazio (ik. Erm 3,25-26 oh.), santutze eta askapen.. 31 Horrela betetzen da Liburu Santuak dioen hura: Harrotunahi duena, harro bedi Jaunarengan.