← Anterior 1 Erregeak 14 Siguiente →

Judako errege Roboam

(2 Kro 12,1-16)

Judako errege Roboam

(2 Kro 12,1-16)

21 Judan Salomonen seme Roboam zen errege. Berrogeita bat urte zituen Roboamek errege izaten hastean, eta hamazazpi urtez izan zen errege Jerusalemen, Jaunak Israelgo leinu guztien artetik bere egoitza jartzeko hautatu zuen hirian. Roboam erregearen amak Naama zuen izena eta amondarra zen. 22 Judakoek gaizki jokatu* 14,22 gaizki jokatu: Ik. 11,6 oh.zuten Jaunaren begietan. Egin zituzten bekatuez, beren gurasoek baino askoz gehiago haserrarazi zuten Jauna. 23 Kultu-lekuak, zutarri eta zutoin sakratuak* 14,23 zutarri… sakratuak: Esanahi erlijiosoa zuen harri tentea zen; irudi ere itzul daiteke.egin zituzten muino guztien gailurretan eta zuhaitz hostotsu guztien azpian. 24 Lurralde hartan baziren prostituzio sakraturako* 14,24 prostituzio sakraturako: Ik. Dt 23,18; Os 1,2 eta oh.gizon eta emakumeak. Israeldarren aurretik Jaunak bota zituen jentilen likiskeria guztiak egin zituzten. 29 Roboamen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 30 Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen. 31 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Roboam, bere arbasoen ondoan. (Amak Naama zuen izena eta amondarra zen). Ondorengo erregea Roboamen seme Abiam izan zen.