1 Jaunak esan zien Moisesi eta Aaron apaizaren seme Eleazarri:2 «Egin israeldarren elkarte osoaren izen-bilketa* 26,2 izen-bilketa: Beharrezkoa da izen-bilketa berri hau, lehenengoan parte hartu zuen belaunaldia basamortuan hil baita. Izen-bilketa hau herria hartzera doan lurraldearen banaketari begira egiten da., senitarteka, Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz».3 Hala, Moisesek eta Eleazar apaizak israeldarren izen-bilketa egin zuten Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean,4 hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala* 26,4 26,3-4 tx.en testuak hutsuneak ditu eta ez da argia.. Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:5 Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak,6 Hetzronengandik hetzrondarrak eta Karmirengandik karmitarrak.7 Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztira.8 Paluren seme zen Eliab,9 Nemuel, Datan eta Abiramen aita. Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren; Koreren taldearekin bat egin zuten, hau Jaunaren aurka altxatu zenean.10 Lurrak, zabaldurik, irentsi egin zituen Korerekin batera, honen taldea hil eta suak berrehun eta berrogeita hamar gizon suntsitu zituenean; herriaren eskarmenturako izan zen hori.11 Koreren semeak, ordea, ez ziren hil.12 Simeonen leinuko senitarteak: Nemuelengandik* 26,12 Nemuel: Has 46,10 eta Ir 6,15 tx.etan Jemuel bezala ageri da.nemueldarrak, Jaminengandik jamindarrak, Jakinengandik jakindarrak,13 Zerahengandik* 26,13 Zerah: Grekozko itzulpenak Tzohar dakar (ik. Has 46,10 eta Ir 6,15).zerahtarrak eta Saulengandik sauldarrak.14 Horiek ziren simeondar senitarteak: 22.200 gizonezko guztira.15 Gaden leinuko senitarteak: Tzefonengandik tzefondarrak, Hagirengandik hagitarrak, Xunirengandik xunitarrak,16 Oznirengandik oznitarrak, Erirengandik eritarrak,17 Arodengandik arodtarrak eta Arelirengandik arelitarrak.18 Horiek ziren Gaden leinuko senitarteak: 40.500 gizonezko guztira.19 -21 Judaren leinuko senitarteak: Xelarengandik xelatarrak, Peretzengandik pereztarrak eta Zerahengandik zerahtarrak. Peretzengandik sorturiko senitarteak: Hetzronengandik hetzrondarrak eta Hamulengandik hamuldarrak. Judaren bi seme, Er eta Onan, Kanaanen hil ziren.22 Horiek ziren Judaren leinuko senitarteak: 76.500 gizonezko guztira.23 Isakarren leinuko senitarteak: Tolarengandik tolatarrak, Pubarengandik pubatarrak,24 Jaxubengandik jaxubtarrak eta Ximronengandik ximrondarrak.25 Horiek ziren Isakarren leinuko senitarteak: 64.300 gizonezko guztira.26 Zabulonen leinuko senitarteak: Seredengandik seredtarrak, Elonengandik elondarrak eta Jahleelengandik jahleeldarrak.27 Horiek ziren zabulondar senitarteak: 60.500 gizonezko guztira.28 Joseren semeak Manases eta Efraim izan ziren.29 Manasesen leinuko senitarteak: Makirrengandik makirtarrak, eta Makirren seme zen Galaadengandik galaadtarrak.30 Galaaden leinuko senitarteak: Jezerrengandik jezertarrak, Helekengandik helektarrak,31 Asrielengandik asrieldarrak, Sikemengandik sikemdarrak,32 Xemidarengandik xemidatarrak eta Heferrengandik hefertarrak.33 Heferren seme Tzelofhadek ez zuen semerik izan, alabak baizik; alaben izenak Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza ziren.34 Horiek ziren Manasesen senitarteak: 52.700 gizonezko guztira.35 Efraimen leinuko senitarteak: Xutelahengandik xutelahtarrak, Bekerrengandik bekertarrak, Tahanengandik tahandarrak,36 eta Xutelahen seme Eranengandik erandarrak.37 Horiek ziren Efraimen leinuko senitarteak: 32.500 gizonezko guztira. Horiek ziren Joseren ondorengoak, senitarteka erroldaturik.38 Benjaminen leinuko senitarteak* 26,38 senitarteak: 26,38-41 zatian egiten den Benjaminen leinuko senitarteen aurkezpena ez dator bat Has 46,21 tx.ean egindakoarekin.: Belarengandik belatarrak, Axbelengandik axbeldarrak, Ahiramengandik ahiramdarrak,39 Xufamengandik* 26,39 Xufam: Hebreerazkoak Xefufam dio.xufamdarrak, Hufamengandik hufamdarrak,40 eta Belaren seme ziren Ard eta Naamanengandik ardtarrak eta naamandarrak.41 Horiek ziren Benjaminen ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.600 gizonezko guztira.42 Danen leinuak senitarte bakarra zuen, Xuhamengandik sortutako xuhamdarrena.43 Xuhamdar senitarteak 64.400 gizonezko zituen guztira.44 Axerren leinuko senitarteak: Jimnarengandik jimnatarrak, Ixbirengandik ixbitarrak eta Beriarengandik beriatarrak.45 Beriaren ondorengoen senitarteak: Heberrengandik hebrearrak eta Malkielengandik malkieldarrak.46 Axerrek alaba bat izan zuen, Serah izenekoa.47 Horiek izan ziren Axerren ondorengoak senitarteka: 53.400 gizonezko guztira.48 Neftaliren leinuko senitarteak: Jahtzeelengandik jahtzeeldarrak, Gunirengandik gunitarrak,49 Jezerrengandik jezertarrak eta Xilemengandik xilemdarrak.50 Horiek ziren Neftaliren ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.400 gizonezko guztira.51 Izen-bilketan erroldaturiko israeldarrak 601.730 izan ziren guztira.
Aginduriko lurraldea banatzeko argibideak
52 Jaunak esan zion Moisesi:53 «Senitarte hauen artean banatuko duzu lurraldea, talde bakoitzaren lagun-kopurua kontuan harturik:54 senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio; urria bada, txikiagoa; bakoitzari izen-bilketan eman duen kopuruaren arabera.55 Lurraldearen banaketa zozketaz bakarrik egingo da, leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere.56 Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea».
Lebitarren bigarren izen-bilketa
57 Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.58 Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak. Kehatek Amram sortu zuen.59 Amram Lebiren alaba batekin, Lebik Egipton izan zuenarekin, ezkondu zen; Jokebed zuen izena. Honek hiru seme-alaba sortu zizkion Amrami: Aaron, Moises eta hauen arreba Miriam.60 Aaronengandik Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar sortu ziren.61 Baina Nadab eta Abihu hil egin ziren, Jaunaren aurrean honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako.62 Lebitarrak 23.000 ziren guztira, hilabetez gorako gizonezkoak erroldan sartuz. Lebitarrak ez zituzten gainerako israeldarrekin batera erroldatu, ez baitzegokien ondare-zatirik beste israeldarrei bezala.
Izen-bilketaren bukaera
63 Hori izan zen Moisesek eta Eleazar apaizak Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, eginiko israeldarren izen-bilketaren emaitza.64 Hauen artean ez zen gelditzen Moisesek eta Aaron apaizak Sinai basamortuan erroldaturiko israeldarrik.65 Izan ere, Jaunak esana zien basamortuan hilko zirela; beraz, ez zen haietariko inor gelditzen, Jefuneren seme Kaleb eta Nunen seme Josue izan ezik.