← Previous Zenbakiak 20 Next →

Aaronen heriotza

22 Kadextik abiatu eta Hor mendira* 20,22 Hor mendia: Ez dakigu non zegoen.iritsi zen israeldar elkartea. 23 Han, Edom lurraldearen mugan, Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni: 24 «Aaron hil egingo da, ezin baita sartu israeldarrei emango diedan lurraldean* 20,24 hil egingo da: H.h., bere arbasoekin elkartuko da (ik. Has 25,8). // israeldarrei emango diedan lurraldean: Zenbakiak liburuak ere lurraldearen agintzaria gogorarazten du (11,12; 14,18.31; 15,2.17; 20,12)., muzin egin baitzenieten nire aginduei Meribako iturriaren ondoan. 25 Zuk, Moises, eramatzazu Aaron eta beronen seme Eleazar Hor mendiaren gailurrera. 26 Han apaiz-arropak erantziko dizkiozu Aaroni, eta beronen seme Eleazarri jantziko, bertan hilko baita Aaron». 27 Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek, eta israeldar guztien begi-bistan Hor mendira igo ziren. 28 Han, apaiz-arropak erantzi zizkion Moisesek Aaroni eta Eleazarri jantzi. Han bertan, mendi-gailurrean, hil zen Aaron. Ondoren, Moises eta Eleazar menditik jaitsi ziren. 29 Ohartu ziren israeldarrak Aaron hila zela, eta dolu egin zuten harengatik hogeita hamar egunez.