1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
1 Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,ez nazazu utz neure mihiaren menpe,
ez nazala eroraraz.
2 Nork erabiliko du zigorra nire gogoetak zuzentzeko?
Nork zentzaraziko nire bihotza jakinduriaz,
oharkabeko hutsegiteen kontu eska diezadan
bekatuak isilean pasatu gabe?
3 Horrela ez dira nire hutsegiteak gehituko,
ez bekatuak ere ugarituko;
ez naiz kontrarioen aurrean eroriko,
etsaia ez da nire lepotik poztuko* 23,3 Eskuizkribu batzuek eransten dute: urruti dago beraiengandik zure errukiaren itxaropena..
4 Jauna, Aita eta nire biziaren Jabea,
ez utzi niri harrokerian erortzen,
5 aldendu niregandik grina txarrak.
6 Ez nazatela mendera sabelkeriak eta haragikeriak;
ez nazazu utz irrika likitsen esku!
Zin-hitzak
7 Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!Irakaspen hau betetzen duenak ez du huts egingo.
8 Bekatariari tranpa bihurtzen zaio mihia,
iraintzaile eta harroputzari erorbide.
9 Zure ahoa ez dadila ohitu zin egiten,
ezta Santuaren izena maizegi aipatzen ere.
10 Zeren eta, hurbiletik zaindutako morroia
jipoirik gabe gelditzen ez den bezala,
etengabe zin egin eta Jainkoaren izena aipatzen duena
ez baita bekatu egin gabe geldituko.
11 Zin asko egiten duena* 23,11 Zin asko egiten duena: Printzipio orokorraren ondoren zin egitearen hiru kasu aipatzen ditu, gero eta larriagoak: 1) oker, baina borondate onez egindako zina; 2) bere bidezkotasunaz seguru egon gabe egindako zina; 3) nahita egindako gezurrezko zina.maltzurkeriaz beteko da:
zigorra ez da haren etxetik aldenduko.
Zin-hitza ez badu betetzen,
beraren gain jausiko da bekatua;
arinkeriaz egiten badu, bi aldiz egingo du bekatu;
gezurretan zin egiten badu, ez da errugabe geldituko,
ezbeharrez beteko zaio etxea.
Hizkera txarrak
12 Bada heriotza merezi duen hizkerarik:ez ahal da horrelakorik Israel herrian izango* 23,12 Israel herrian izango: Israel herria jentil-herriei kontrajarria, edota Lur Santua. Heriotzaz zigortzen zen biraoaz ari da (ik. Lb 24,16); hain bekatu larria zenez, autoreak ez du izendatu ere egiten.!
Zintzoak urrundu egiten dira horrelakotik
eta ez dira bekatuetan iraulkatzen.
13 Ez ohitu zeure ahoa itsuskeriak esatera,
bekaturako aukera ematen baitu horrek.
14 Gogoan izan aita-amak
handikien artean esertzen zarenean,
gerta ez dadin haien aurrean oharkabean
zentzugabekeriak esaten hastea ohituragatik.
Orduan, jaio ez izatea nahiko zenuke
eta jaioteguna madarikatuko.
15 Hizketa iraingarrira ohitutakoa
ez da bizitza osoan zentzatuko.
Sexu-grina
16 Bi motako jendeak ugaltzen ditu bekatuak,baina hirugarren batek* 23,16 Bi… hirugarren bat: Zenbaki-esaerei buruz, ik. Es 30,15 oh.pizten Jainkoaren sumina.
Batek suak bezala erretzen duen grina gartsua du:
ez da itzaliko dena erre arte;
besteak bere gorputza lizunkeriara emana du:
ez du bakerik izango bere suak erre arte
17 –lizunarentzat edozein ogi baita ona–
eta ez du atsedenik izango hil arte;
18 eta azkenik, bere emazteari leial ez zaiona dago;
bere artean esaten du: «Nork ikusiko nau?
Ilunak inguratzen nau, hormek ezkutatzen,
ezin nau inork ikusi; zertan kezkatu?
Goi-goikoak ez ditu nire bekatuak kontuan hartuko».
19 Giza begien beldur da hori,
eta ez daki eguzkia baino mila aldiz argitsuago
direla Jaunaren begiak,
gizakiaren bide guztiei begira daudela
eta bazterrik gordeenetara sartzen.
20 Eginak izan aurretik, gauza guztiak zituen ezagunak,
burutuak izan ondoren ere bai.
21 Gutxien espero zuen tokian harrapatuko dute gizon hori
eta herritar guztien aurrean zigortuko* 23,21 herritar guztien aurrean zigortuko: Lb 20,10 eta Dt 22,22 pasarteetan harrikatze-zigorra ezartzen da bekatu honentzat..
Emazte adulteriogilea
22 Berdin, senarrari desleial izaneta beste batengandik ondorengoa sortzen dion emakumea:
23 lehenik, Goi-goikoaren legea desobeditu du;
gero, irain egin dio senarrari,
eta hirugarren, adulterio egin du
eta umeak izan ditu beste batekin.
24 Batzarraren aurrera eramango dute
eta ikerketa egingo seme-alabei buruz* 23,24 eta ikerketa… buruz: Honela ere itzul daiteke: eta seme-alaben gain jausiko ondorioak..
25 Seme-alabek ez dute sustrairik botako,
ezta haien adarrek fruiturik emango ere.
26 Madarikatua izango da haren oroitzapena,
sekula ez ezabatuko haren laidoa.
27 Gelditzen direnek jakingo dute
ezer ez dela Jauna errespetatzea baino baliotsuago,
ezer ez haren aginduak betetzea baino gozoago* 23,27 Eskuizkribu batzuek eransten dute: Ohore handia da Jaunari jarraitzea, eta bizitza luzatzea da hari atsegin izatea..